Perimenopausia eta elikadurari buruzko saioa, ostiralean

Ataria 2024ko urtarrilaren 16a

YoGoe4Life proiektua aurkeztuko dute Tolosan hilaren 19an. A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragina aztertu nahi dute.

Instituto del Queso, Goenaga Esnekiak, Glucovibes eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioarekin batera, YoGoe4Life proiektua ari dira garatzen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz diru laguntzari esker. Egitasmoaren helburua da A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragina ulertzea, hainbat faktoreren jarraipena eginda. Horretarako, datozen hilabeteetan, 45 urtetik aurrerako 25 emakumerekin hasierako esperientzia bat egin nahi dute.

Proiektua eskualdez eskualde aurkeztuko dute eta Tolosaldearen kasuan ostiralean, hilak 19, izango da hitzordua. Tolosako kultur etxean egongo dira 17:30etik 18:30era perimenopausiari eta elikadurari buruzko gaiak jorratzeko,  YoGoe4Life proiektuko parte hartzaileen eskutik. Horrez gain, bertaratutakoekin elkarrekintza bultzatuko dutela esan dute, jendartean sor daitezkeen galderak eta zalantzak argitzeko asmoz. Ostiraleko aurkezpenean parte hartzeko lapaolaza@asmoz.org helbidera mezu bat bidaltzeko edo 943 21 23 69 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!