2024/01/26 20:30

VI. Txotx Solidarioa

VI. Txotx Solidarioa
Zerkausia, Tolosa

Casino elkarteak antolatutako VI. Txotx Solidarioa. Aurten bildutako dirua Lerin Solidario Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango zaio, Tolosako Tolotro taldearekin batera Afrikan egiten dituen lanetarako. 

Afaria sagardotegiko menua izango da, eta Tolosaldeko sagardogileen ekarpenari, eta salneurri bereziak egiten dituzten jenero hornitzaileei esker, pertsonako 30 euroan eskainiko da, zuzeneko musikaz eta zozketa bereziez lagunduta gaua girotzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!