12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu Tolosako Udalak inauterietarako

Ataria 2024ko urtarrilaren 15a

Udaltzaingoaren laguntzaile gisa jardungo dute otsailaren 11n, 12an eta 13an. Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 24an amaituko da, 13:00etan.

Inauterietako antolaketa lanekin jarraituz, Tolosako Udalak 12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu festetarako, zehazki Zaldunita, Astelenita eta Asteartita egunetarako (otsailak 11, 12 eta 13). Egun horietan Tolosako kaleetan jende asko batuko denez, guztien segurtasuna bermatzea eta trafikoa antolatuta mantentzea da helburua. Hori horrela, pertsona horiek udaltzaingoaren laguntzaile gisa jardungo dute. 

Oinarriak eta hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera orria UDATEn (Herritarren Arreta Zerbitzua) edo udal webgunean daude eskuragarri. Interesa duenak urtarrilaren 24ko 13:00ak arte dute eskaera aurkezteko epea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!