Vicenteren eta 'Txikia IV.a'-ren arteko aizkora apustua, Tolosan

Ataria 2024ko urtarrilaren 10a

Julen Alberdi 'Txikia IV.a' eta Iker Vicente, Kantabriko tabernan, apustua adostu ondoren. ANBUNE

Iker Vicente eta Julen Alberdi Txikia IV.a nor baino nor ariko dira apirilaren 27an, Tolosako zezen plazan. Aizkolari bakoitzak 7.000 euro jarriko ditu jokoan.

Desafioa 22 enborretara izango da, horietako zortzi 60 ontzakoak eta beste hamalauak kanaerdikoak izango dira. 60 ontzako zortzi enborrak eta bi kanaerdiko Vicentek jarriko ditu eta beste 12 kanaerdikoak 'Txikia IV.a'-k. Apirilaren 27an jokatuko da apustua, Tolosako zezen plazan, eta 18:00etan hasiko da. 7.000 euro jarri ditu kirolari bakoitzak desafiorako, eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak jarriko ditu epaileak. Tolosako Kantabriko tabernan hitzartu dute apustua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!