Iker Vicente & Julen Alberdi, Txikia, apustua (Tolosa, 2024-01-05) (16'34'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko urtarrilaren 9a

Iker Vicentek erronka bota zion Julen Alberdi Txikiari. 60 ontzako 20 enbor mozteko apustua egitea proposatu zion Vicentek Alberdiri, alde bakoitzak 9.000 euro jarrita. Tolosako Kantabriko jatetxean elkartu dira. Eztabaidagai nagusia eta luze jo duena, egin beharreko lana izan da.

Nafarrak lan luzea nahi du eta azkoitiarrak, berriz, ahal den laburrena. Ez da akordiorik egon Iker Vicenteren proposamenarekin baina apustua izango da. Azkenean, zera adostu dute: 60 ontzako zortzi enbor eta 14 kanaerdiko ebaki beharko ditu bakoitzak. Apustua Tolosako zezen plazan jokatuko da apirilaren 27an. Hasierako 9.000 euro ere ez dira izango jokoan, 7.000 euro baizik. Vicentek 60 ontzako zortzi enborrak eta bi kanaerdiko plazaratuko ditu, eta Txikiak hamabi kanaerdiko. Hori guztia ikusi ahal izango duzu bideo honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!