Abiadura-murriztaile berriak jarri dituzte Tolosako hainbat lekutan

Ataria 2024ko urtarrilaren 10a

Ibilgailuen abiadura moteldu eta oinezkoen segurtasuna indartzeko abiadura-murriztaileak jarri edo lehendik zeudenak berritu ditu Tolosako Udalak herriko lau lekutan. 

Batetik, Kondeaneko Aldapan, Inmakulada Lanbide Ikastolaren parean, jarri dute abiadura-murriztaileetako bat. Ikusgarritasun gutxiagoko puntua dela esan du udalak, errepidearen malda aldatzen baita leku horretan. Haur ugari ibiltzen da egunerokoan, gainera.

Bestetik, Jon Andoni Irazusta kalean (biala) ere jarri dute, Trinkete plaza eta Ibaiondo kalearen arteko bidegurutzearen inguruan. Eremu horretan errepidean pintaketa lanak ere egingo dituzte. Era berean, Larramendi auzoko gasolindegiaren inguruan ere murriztaile berriak jarri dituzte, oinezkoen pasabidea babesteko. Eta azkenik, Gudari kalean, Samaniego kaleko bidegurutzea baino lehen, jarri dute beste bat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!