Emaitza nabarmenak urtea hasteko

Ataria 2024ko urtarrilaren 9a

Tolosa CF-ko atletek Euskadiko Konbinada Txapelketan, Durangon, Zizurren eta Elgoibarko Nazioarteko Krosean hartu dute parte.

Joanes Valenciak brontzezko domina lortu du Euskadiko Konbinada Txapelketan, 16 urtez azpiko mailan. Durangoko proba askeko jardunaldian, Euken Fernandezek 52,40 metroko jaurtiketa egin du xabalinan. Bestalde, Zizurko pista estaliko txapelketan, 60 metroetan Nora Ituartek 7,83 egin du eta Maddi Lillok 7,86. Mikel Irastorzak 8,77 egin du 60 metro hesietan.
 
Elgoibarko Nazioarteko Krosean, ondorengo emaitzak lortu dituzte Tolosa CF-ko atletek:

Absolutu maila

  • 22. Ander Ortiz
  • 54. Eñaut Vazquez
  • 74. Iker Manso
  • 76. Javi Rodriguez
  • 79. Elur Urkola
20 urtez azpiko maila
Emakumezkoak
  • 8. June Sudupe
  • 28. Naroa Rojo
Gizonezkoak
  • 27. Unax Armendariz
18 urtez azpiko maila
  • 20. Ekhi Civico
  • 34. Jon Urkizar
  • 63. Oier Oreja
16 urtez azpiko maila
  • 20. Alex Fernandez
  • 34. Ander Villegas
  • 41. Eñaut Aroategi
  • 43. Aratz Izagirre

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!