'Palestinaren mina' konposatu du Juantxo Zeberiok

Ataria 2024ko urtarrilaren 4a

Bergarako Seminarixoan grabatu zuten kantua zuzenean azaroaren 24an eta urte berriarekin batera zabaldu dute sareetan. 

2023ko urritik Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurrean Juantxo Zeberio Etxetxipia tolosarrak Palestinaren mina kantua sortu du. Musika eta hitzak bereak dira eta lagun izan ditu ahotsean Maddi Oihenart eta ravelarekin Miren Zeberio. Abestia Bergarako Seminarixoan grabatu zuten zuzenean iazko azaroaren 24an, Iñigo Herreros soinu teknikariarekin. Kantua laguntzeko ilustrazioa Maitane Azurmendik egin du. 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!