Hilabete falta da

Ataria 2024ko urtarrilaren 8a

Duela 10 urte ere bertan zegoen Ataria.

Gabonetako betekada gainetik kendu ez dugula, ate joka ditugu inauteriak.

Hilabete barru lehertuko da Tolosako Inauterietako txupina. Ostegun Gizenerako lau aste bakarrik geratzen dira eta Gabonetatik bueltan oso denbora gutxi falta bada ere, Ataria-n hasiak gara guztia lotzen. Urteroko ohiturari jarraituz inauteriei lotutako astekari berezia argitaratuko dugu Kalderero bezperan, otsailaren 2an, alegia, eta Tolosako Inauterietan kalean izango gara, egunero-egunero herritarren sormenari lekua emanez argazki, bideo eta kroniken bidez. Ataria-k gerturatuko dizkizu inauteriak zauden lekura, urrun edo gertu bazaude ere baliatu Ataria eskualdeko inauterien zirrara bizitzeko.

Girotzen joateko, hemen pasa den urteko Tolosako Inauteriek emandakoa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!