Palestinaren aldeko ekitaldia, ostiralean

Ataria 2024ko urtarrilaren 3a

Palestinako genozidioa amaitzeko eskatuko dute hilaren 5ean, Tolosako Trianguloan.

Tolosatik Palestinara aitortza ekimena egingo dute ostiralean, hilak 5, Tolosako Trianguloan 11:30etik 13:00etara. Ekitaldiak bi zati izango ditu; lehenik Gazako sarraskian eraildako ehunka pertsonen izenak irakurriko dituzte eta 13:00etan elkarretaratzea egingo dute. Lehen zatian parte hartu nahi dutenek 666 073 406 telefono zenbakira deitu behar dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!