Trafiko mozketak Tolosan, abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean

Ataria 2023ko abenduaren 22a

Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera eta Hiru Errege Magoen desfilea direla eta, 17:00etatik 19:00etara itxiera puntualak egingo dituzte; bi egun horietarako, gainera, kotxez hustu beharko da Rondilla kalea.

Datorren igandean, abenduak 24, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera izango da;  urtarrilaren 5ean, berriz, Hiru Errege Magoen desfilea. Bi ekintza horiek direla eta, egun horietan, goizean zehar kotxez hustu beharko da Rondilla kalea, bertatik pasako baitira arratsaldean. 

Horrez gain, bi egunetan trafiko itxiera puntualak egingo dira, 17:00etatik 19:00etara, kalejirak pasatzen diren puntuetan: Solana kalea, Korreo kalea, Gorriti Plaza, Barrena eta Rondilla kaleak, San Frantzisko ibiltokia eta Geltoki kalea. Kalejira amaitu bezain laster irekiko da trafikoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!