Aldaketak izango dira Tolosako hondakin bilketa zerbitzuan, Gabonak direla eta

Ataria 2023ko abe. 19a, 19:10

Abenduaren 24an eta 31n gauez ez da zerbitzurik egongo eta horren ordez, bilketa zerbitzua goiz edo arratsaldera aurreratu edota abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko goizera atzeratuko dira.

Tolosaldeko Mankomunitateak Gabonetan hondakin bilketa zerbitzuan izango diren aldaketa eta errefortzuen berri eman du, festa egunetan ere gaika behar bezala biltzen jarraitzeko, eta hondakinak dagokion edukiontzian eta dagokion unean uzteko. 

Aldaketa nagusi bat izango da: abenduaren 24an eta 31n, igandeak biak, gauez ez da bilketa zerbitzurik izango. Horren ordez, hondakinak goiz eta arratsaldean edota abenduaren 25eko edota urtarrilaren 1eko goizean jasoko dira. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, halaber, gaueko zerbitzua ohiko moduan eskainiko da. Altzarien bilketa zerbitzuari dagokionez, ez da aldaketarik egongo. 

Hona hemen errefortzu eta aldaketa nagusien zerrenda:

  • Abenduak 22, goiza: Papera, ontziak eta errefusa jasoko dira landa eremuan. 
  • Abenduak 23, gaua: Organikoa, papera, ontziak eta errefusa jasoko dira herri osoan. 
  • Abenduak 24, goiza: Ohiko zerbitzuetan aldaketarik ez. Landa eremuko organikoa: Gabonetan astearte eta igandetan jaso beharrean asteartean bakarrik bilduko da.
  • Abenduak 24, 13:00-18:00 bitartean: Organikoa, errefusa era ontzi arinak herri erdiguneko edukiontzietan jasoko dira. Aurrebilketa ere egingo da. 
  • Abenduak 24, gaua: ez da zerbitzurik egongo. 
  • Abenduak 25, goiza: Papera: 2 ekipo aterako dira erdiguneko edukiontziak jasotzera.
  • Abenduak 25, gaua: Organikoa, errefusa eta ontziak bilduko dira herri osoan. Aurrebilketa ere egingo da. Kartoi bilketa egiteko berriro ere 2 ekipo aterako dira edukiontzien aldamenean dagoena jasotzeko.
  • Abenduak 26, goiza: Papera, ontziak, errefusa eta organikoa jasoko dira landa eremuan. Gainerako ibilbideetan aldaketarik ez.
  • Altzarien bilketa zerbitzua: egutegi eta ordutegian aldaketarik ez. Asteartero, 20:00etatik 22:00etara, aurrez eskaria eginda: 943 67 62 16 telefonora deituta edo Mankomunitatearen webgunean galdetegia beteta.
  • Abenduak 31 eta urtarrilak 1: Hasiera batean, abenduaren 23, 24 eta 25ean bezala egingo dira bilketa zerbitzuak
  • Urtarrilak 6 eta 7: paper bilketa zerbitzua indartuko da. Gainerako zerbitzuetan aldaketarik ez. 

Komunak kalean

Kale garbiketa ere indartuko da egunotan, batik bat, jai egunen ondorengo egunetarako zerbitzuan. Komunak -irekiak eta itxiak- ere jarriko dira Andia eta Antonio Lekuona kaleetan. Zerkausiaren alboan, berriz, modulo handi bat jarriko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!