Eskularru-txotxongiloak egiteko tailerra egingo dute Gabonetan, Topic-en

Ataria 2023ko abenduaren 19a

Abenduaren 27an, 28an eta 29an, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako Gabonetako tailer bat egingo dute. Saio bana izango da egunero, 9:30etik 12:30era.

Parte-hartzaileek papera birziklatzen ikasiko dute, objektuei bigarren bizitza ematearen garrantzia bultzatuz eta bide batez, urrats bakoitzean irudimena piztuz. Interesa dutenek, pedagogia@cittolosa.com helbidera mezu bat idatziz edo 943 650 414 telefono zenbakira deituz eman beharko dute izena. Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!