Zabalik dago inauterietako plataformak egiteko Ferialekua erabiltzeko eskaeren epea

Ataria 2023ko abenduaren 18a

Eskaerak abenduaren 29ra arte egin daitezke telematikoki edo aurrez aurre. Lekua mugatua denez, partzelak baino konpartsa edo karroza gehiago egonez gero, izena emandako guztien artean zozketa egingo da urtarrilaren 8an.

Inauterien harira, Tolosako Udala inauterien prestaketa lanetan hasia da jada. Horri lotuta, jakinarazi du dagoeneko zabalik dagoela inauterietako plataformak egiteko Ferialekua erabiltzeko eskaera egiteko epea.

Interesa dutenek abenduaren 29ra arte eman dezakete izena telematikoki, Tolosa.eus webgunearen bitartez, edo aurrez aurre, UDATEn, astelehenetik ostiralera, 7:15etik 14:15eara, eta ostegunetan, 7:15etik 19:00etara. Hemen eskuratu daiteke eskaera orria. Lekua mugatua denez, partzelak baino konpartsa edo karroza gehiago egonez gero, izena emandako guztien artean zozketa egingo da urtarrilaren 8an, hau da, partzelak zozketa bidez esleituko dira.

Ferialekua urtarrilaren 26tik otsailaren 18ra erabili ahal izango da, astelehenetik-ostiralera, 17:00etatik 20:30etara, eta asteburuan 10:00etatik 20:30era. Ez dute giltzarik banatuko bertan sartzeko. Behin inauteriak igarota, otsailaren 18rako konpartsa guztiek Ferialekutik kanpo egon beharko dute.

Informazio gehiagorako, interesa dutenek kultur etxera jo edo 943 670 383 telefonora deitu dezakete. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!