Asuncion klinika

ELAk ez du Asuncioneko hitzarmena sinatuko

Ataria 2023ko abe. 6a, 11:00

Langileek maiatzean egindako mobilizazio bat.

Asuncion Klinikako langileek atzo jakinarazi zuten ontzat eman dutela enpresak mahai gainean jarritako proposamena, eta ondorioz, amaiera eman diotela hainbat hilabetez luzatu den mobilizazioari. ELAk esan du ordea, patronalak proposatutako testuak ez duela KPIa bermatzen, eta atzerapenak enpresaren borondatearen araberakoak izango direla.

ELA sindikatuak ez du Asuncion Klinikako hitzarmena sinatutako. Sindikatuaren iritziz, patronalak proposatutako testuak ez du KPIa bermatzen, eta atzerapenak enpresaren borondatearen araberakoak izango dira. Asuncion Klinikako langileek  enpresaren negoziatzeko borondate eskasari erantzuteko 29 greba egun egin dituztela gogoratu du, eta esan du «egindako bidea positiboki baloratu arren, gatazka beste akordio batekin amaitu behar zela uste dugu».

Salatu du LABek alde bakarrez erabaki zuela Lan Harremanen Kontseiluak azaroaren 27an egindako bileran enpresak aurkeztutako proposamena bozkatzea, «orain arte izandako lankidetza hautsiz». «Proposamenaren edukia aztertuta, ez du KPIa bermatzen, %4 baino gehiago falta baita 2022-2023-2024 urteetako erosteko ahalmena berreskuratzeko. Eta testuak ez du inolako bermerik 2022-2023 urteetako atzerapenetarako; enpresaren borondatearen araberakoa da soilik».

ELAk uste du greba dinamika ikusita baldintzak zeudela eduki hobeak lortzeko, eta horretarako, batzordeak (ELA 6 ordezkari ditu eta LABek 7) orain arte egindako bidea indartzea eta jarraitzea proposatu behar zuela: «ELA ez dago ados, beraz, negoziazioa alde bakarretik amaitzearekin, ezta bozketa horrela egitearekin ere, non borrokaren protagonistek ez duten erabaki». ELAk langile guztiei dei egiten die antolatzen eta borrokatzen jarraitzeko, datozen urteetan izango diren lan-hobekuntzei eta publifikazio prozesuari begira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!