Orixeko ikasleak saritu dituzte Beldur Barik 2023 Topaketan

Ataria 2023ko abenduaren 5a

Orixe institutuko mutil talde batek egindako 'Berdintasun genRAP' bideo musikalak publikoaren saria eskuratu du aurtengo edizioan.

Beldur Barik 2023 Topaketa ospatu zen ostiralean Beasaingo Usurbe Antzokian, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako nerabe eta gazteen parte-hartzearekin. Topaketaren barruan, Donostia, Mutriku, Ondarroa, Elgoibar, Bilbo eta Tolosako ikastetxeetako ikasleen lanak saritu dituen ikus-entzunezko lehiaketaren sariak banatu zituzten.

Beldur Barik lehiaketaren 2023. edizioak nerabeek eta gazteek aurkeztutako ikus-entzunezko 300 lan inguru jaso ditu, eta horietatik 220 onartu dira lehiaketara, gehienak taldean aurkeztuak. Publikoaren saria Berdintasun genRAP bideoarentzat izan da, Tolosako Orixe institutuko mutil talde batek egindako bideo musikala.

Beldur Barik topaketa Emakundek gazteen artean indarkeria matxista eta sexista prebenitzeko bultzatutako programaren barruan dago, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailak bultzatzen du Emakunderen bitartez eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak Foru aldundien eta EUDELen babesa du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!