Inauterietako kaleko salmenta postuetan izena ematea zabalik

Ataria 2023ko abenduaren 4a

Inauterietan postua jartzeko izen ematea zabalik dago. Tolosako Udala

Postua jarri nahi dutenek abenduaren 20ra bitarteko epea dute; aurrez aurre, posta ziurtatu bidez eta telematikoki egin ahal da.

Otsailaren 8tik 14ra ospatuko dira Tolosako Inauteriak, eta udala hasia da prestakuntza lanekin. Ohiko moduan kaleetan salmenta postuak egongo dira, eta horiek jarri ahal izateko eskabidea egiteko epea zabalik dago. Abenduaren 20ra bitarte aurkeztu ahal izango dute eskaera interesdunek. 

Hiru modu ahalbidetu ditu udalak eskaera egiteko. Batetik, Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (UDATE) egin daiteke eskaera aurrez aurre, astelehenetik asteazkenera eta ostiralean 07:15etatik 14:15era eta ostegunean 07:15etatik 19:00etara.  Posta ziurtatu bitartez ere egin daiteke eskaera Correos bulegoan gutunazal irekia utziz, helbide honekin: Tolosako Udala, Plaza Zaharra 6B, 20400. Azkenik, telematikoki erregistro elektroniko bidez egin behar dute eskaera derrigorrez enpresek, profesional kolegiatuek edota elkarteek.  

Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera orria Tolosako Udalaren webgunean (Tolosa.eus) izango dira eskuragarri, eta informazio gehiagorako Kultura, Jaiak eta Gazteria sailarekin jarri ahalko da harremanetan 943 670 383 telefono zenbakira deituz, festak@tolosa.eus-era idatziz edota kultur etxera bertaratuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!