Gorriti plazako kutxazainak berriro erabilgarri

Ataria 2023ko azaroaren 10a

Kutxabankek kendu egin zituen maiatzean eta uztailean Tolosako Udalak berrezartzeko eskaera egin zion, zerbitzua herritar askori ematen ziolako.

Maiatzean Gorriti plazako kutxazainak kendu zituen Kutxabank banku erakundeak. Tolosako Udalak berrezartzeko eskaera egin zion uztailean, herritar askori zerbitzua ematen ziola argudiatuz. Batik bat, Alde Zaharreko eta Belate eta Larramendi auzoetako bizilagunek maiz erabiltzen zituzten kutxazainak ziren. Bada, Tolosako Udalaren eskaerari erantzunez, atzo jarri zituzten berriz ere martxan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!