Karrantzako Casa Nuevaren behia izendatu dute txapelketako onena

Ataria 2023ko azaroaren 4a

Tolosako Ferialekuan Euskal Herriko XIV. Frisoi Txapelketa jokatu da gaur goizean. Sari nagusia bizkaitarrek irabazi dute. Ganadutegi onenaren saria Cascanteko (Nafarroa) Planillok jaso du, eta Araitz Otamendi izan da gidari gazte onena.

Esneki azokaren barruan jokatu da txapelketa eta Euskal Herriko bost ganadutegik hartu dute parte 50 abelbururekin:

  • Ondazarte Gain (Igeldo-Gipuzkoa)
  • Murrieta (Muskiz-Bizkaia)
  • Casa Nueva (Karrantza-Bizkaia)
  • Planillo (Cascante-Nafarroa)
  • Ardeo (Gatika-Bizkaia)

Sailkapenak

  • Sari Nagusia: Behien txapeldunen txapelduna
    • Casa Nueva
  • Bigen txapeldunen txapelduna
    • Planillo
  • Ganadutegi onena: Planillo
  • Errape hoberena duen behia: Casa Nueva
  • Gidari gazte onena: Araitz Otamendi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!