20 habi kutxa kokatu dituzte Tolosan

Ataria 2023ko urriaren 30a

Ner group elkarteak antolatuta, biodibertsitatean eragiteko helburuz, txorien habiak eraikitzeko tailerra egin zuten larunbatean, Alondegi plazan, ondoren toki egokietan zintzilikatzeko; 40 lagun inguru bildu ziren eta 20 habi kutxa eraiki zituzten.

Lehenik eta behin, antolatzaileek ekintzaren zergatia azaldu zieten bertaratutako herritarrei. Ondoren, habiak eraikitzeko materiala banatu eta habi kutxen muntaiarako azalpenak eman zituzten. Behin hau eginda, habi kutxak eraiki eta margotu zituzten, taldeka. Guztira, bi motatako 20 habi kutxa eraiki zituzten herritarrek.

Ekitaldiari amaiera emateko, partaide guztien artean, Zumardiaundian zintzilikatu zituzten habiak. «Udaberriaren zain geratu dira, non txolarreek, txantxangorriek, kaskabeltzek edota amilotxek euren belaunaldi berriak sortzeko toki aproposak aurkitu ahal izango dituzten», adierazi dute antolatzaileek.

Argazkiak: Ner group elkartea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!