Jon Ander Peñak Lau Eta Erdiko Txapelketako finalerdia jokatuko du lehen aldiz

Leyre Carrasco 2023ko urriaren 29a

Iñaki Artolaren aurka 20-22 gailendu da pilotari tolosarra eta Peio Etxeberria izango du aurkari datorren igandean finalerako txartelaren bila.

Partida erabakigarria izan da, gaur, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu dena. Izan ere, eskualdeko bi pilotari, Peña II.a eta Artola, aritu dira aurrez aurre finalerdirako pasea lortzeko lehian. Tentsio handiko partida izango zela nabaritu da hasieratik, lehen zatia nahiko berdindua izan baita. Hala ere, biek garaipen-aukerak izan dituzte azken pilotakadetaraino.

Azken tantoetan pilotari tolosarrak balantza hautsi eta 20-22ko emaitzarekin finalerdirako pasea lortu du lehen aldiz. Datorren igandean, Astelena pilotalekuan, Peio Etxeberriaren aurka neurtuko ditu indarrak finalerako txartelaren bila.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!