2024ko Inauteriak antolatzeko bilera irekia antolatu du Tolosako Udalak

Ataria 2023ko urriaren 24a

Urriaren 30ean, astelehena, izango da, 19:00etan, kultur etxean; elkarte eta eragileei dei egin die, jai herrikoiagoak eta parte-hartzaileagoak antolatzeko.

2024ko Inauteriak antolatzeko bilerak egiten hasiko da Tolosako Udala. Aurten, otsailaren 8tik 14ra ospatuko dira jaiak eta udalak jai herrikoiagoak eta parte-hartzaileagoak antolatu nahi ditu. Hori dela eta, Inauterietako jaiak antolatzen parte hartzen duten elkarte eta eragileei urriaren 30ean, astelehena, 19:00etan, kultur etxean egingo den bilera irekira gonbidatu nahi ditu, baita edozein herritar ere. «Inauteriak jai herrikoiak direnez, eredu herrikoi bat izan eta Inauteri jaiak guztion artean egiteko helburuarekin antolatu dugu hitzordua», adierazi du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!