60 boluntario inguru izaten dira urtero lehiaketaren antolakuntzan eta jaialdiaren egunetan lan egiten dutenak. Aurten, boluntarioak behar dituztela eta, abesbatza-laguntzaile izateko deialdi berezia egin du Tolosako Ekinbide Etxeak. «Hizkuntzak praktikatu, jende berria ezagutu, abesbatza-musikarekin gozatu etazure herria atzerritar baten lekutik ezagutuko dute», adierazi dute antolatzaileek.
Lan boluntarioa izango da, gastu guztiak ordainduta, eta Gipuzkoako hiru herritan izango dute ostatua boluntarioek, abesbatzekin batera; 70 abeslariri laguntzea izango da lana.
- Urriaren 30etik azaroaren 5era: 8 abeslariri laguntzea, ostatua Urnietan.
- Urriaren 30etik azaroaren 5era: 18 abeslariri laguntzea, ostatua Hondarribian.
- Urriaren 30etik azaroaren 5era: 9 abeslariri laguntzea, ostatua Zarautzen.
- Urriaren 31tik azaroaren 6ra: 37 abeslariri laguntzea, ostatua Zarautzen.
Interesa dutenek, 943 650 414 (luzapena: 8) telefono zenbakira deitu edo xabi@cittolosa.com helbide elektronikora mezua idatzi behar dute.