Festen amaiera, barre-algaren artean

Leyre Carrasco 2023ko urriaren 15a

Berazubiko festetako azken eguna ari dira ospatzen; umorez jositako ikuskizunaz gozatu dute eguerdian, bazkarirako paella erraldoia prestatzen ari ziren bitartean.

Berazubiko bizilagunek eguraldia lagun izan dute azken festa egunean. Emakumezkoen toka txapelketa jokatu dute goizean, eta horren ostean, Vermucomedia izeneko ikuskizuna ikusteko aukera izan dute, Richard Erosen eskutik. Bizilagun ugari gerturatu da eta barre-algaren artean gozatu dute ikuskizunaz. Bitartean, paella erraldoia prestatzen aritu dira eguerdian antolatu duten bazkarirako.

DJ Meyd-ek emango dio hasiera arratsaldeko festari, eta horren ostean, 19:00etan dantza areto emanaldia eskainiko du Dantzaki dantza eskolak. Iluntzean, arratoiaren erretzearekin agurtuko dituzte aurtengo jaiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!