Joseba Olaetxea eta Maria Navascues izan dira azkarrenak

Imanol Garcia Landa 2023ko urriaren 12a

Tolosako XXXV. Herri Krosean 213 parte hartzailek amaitu dute proba, horietatik 50 emakumezkoak.

Gizonezkoetan lehenengoa helmugaratzen Joseba Olaetxea tolosarra (25.37) izan da, esprintean Ander Ortiz anoetarrari (25.41) irabaziz. Hirugarren Axier Mujika Ibarran bizi den tolosarra (26.10) izan da. Emakumezkoetan Maria Navascues tolosarra izan da irabazlea (30.18), bigarren Nagore Azkue tolosarra (31.15) izan da eta hirugarren Ainhoa Usandizaga aiarra (32.07).

Lehen tolosarrei ere ematen zaie saria, eta Olaetxea eta Navascues izan dira berriro oholtza gainera igo direnak saria jasotzera. Junior mailan, 18 urtez azpikoetan, Jon Lasa tolosarra (34.31) izan da mutiletan lehenengoa eta June Lizeaga tolosarra (34.51) nesketan. Beteranoen mailan, 35 urtetik gorakoak, gizonezkoetan Iker Manso tolosarra (26.53) sailkatu da lehen, eta emakumezkoetan Leire Lizarralde billabonatarra (34.02). Luis Maria Fernandez zumarragarrak (48.22), beteranoena, ere bere saria izan du azken postuan iritsi eta gero. Parte hartzaile guztiek jaso dute krosaren kamiseta, eta sari banaketarekin batera ere zenbait produkturen zozketa egin da.

Erlazionatuak

Lehen hiru emakumezkoen hitzak

Imanol Garcia Landa 2023 urr 12 Tolosa

Lehen hiru gizonezkoen adierazpenak

Imanol Garcia Landa 2023 urr 12 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!