Dena prest aurtengo Mikologika jaialdirako

Ataria 2023ko urr. 12a, 17:00

Tolosako Casino elkarteak antolatuta, urriaren 18tik 22ra ospatuko da onddoen eta perretxikoen festa. Besteak beste, erakusleiho lehiaketa, pintxo dastaketa, perretxiko erakusketa eta ikastaro bat izango dira aurtengo edizioan.

Tolosako Casino elkarteak Mikologika jaialdia antolatu du, beste urte batez. Aurten, urriaren 18tik 22ra izango da eta hamaika ekintza prestatu dituzte, onddo eta perretxiko zaleentzat.

Egitaraua

  • Urriak 18, asteazkena
    • 19:00. Tolosako Casino Elkartean, Sonia Tapia eta Xabier Martinez sukaldarien eskutik, perretxikoetan oinarritutako sukaldaritza ikastaroa, elkartekide eta laguntzaileentzat.
  • Urriak 20, ostirala
    • 9:00. Tolosaldeko ikastetxeetako DBH-ko lehenengo mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira, Aranzadiko kideek gidatuta.
    • 17:30. Ikasleek bildutako perretxikoen sailkatzea, kultur etxean.
  • Urriak 21, larunbata
    • 10:00. Saltsan egindako txanpiñoi kazola erraldoiaren prestaketa, Trianguloa plazan.
    • 11:00. Mikologika azoka, Trianguloa plazan.
      • Perretxiko desberdinekin sukaldatutako pintxo dastaketa: Potxak onddoekin eta belar freskoen kimuekin, onddo-nahaski tradizionala, onddo exotikoz beteriko brick-a, gourmet brabak, onddo salteatu eta alioliarekin, basa-perretxikoen volovanta, TxanpiBurger, perretxiko-kroketa erremolatxa-coulisarekin eta txanpiñoiak saltsan.
      • Tolosaldeko ikasleek Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen laguntzarekin bezperan bildu eta sailkatutako perretxikoekin sortutako erakusketa.
      • Haurrentzako eskulan tailerra; Mikologika Totebag poltsen margotzea.
      • Zenbat kilo? perretxikoz osatutako otarraren pisua asmatzeko lehiaketa.
    • 11:30. Radio Rebelde taldearen kontzertua, Trianguloa plazan.
  • Urriak 22, igandea
    • 11:00. Gure Basoetako Perretxikoak ikastaroa, Aralarren. Aranzadiko Mikologia Saileko kideekin Aralarreko basoetara irteera gure basoetako perretxiko eta onddoak ezagutzeko. (izena ematea beharrezkoa)

Azken urteetan bezala, erakusleiho lehiaketa egingo dute. Lehiaketan parte hartzeko, izena eman duten merkatari eta ostalariek beraien erakusleihoa edo establezimenduaren zati bat elementu mikologikoekin apaindu beharko dute urriaren 18tik 22ra. Parte hartzaileek beraien erakusleihoaren argazki bat bidali beharko dute urriaren 18a baino lehen, 628 772 725 telefono zenbakira WhattsApp bidez.

Casinoko eta Tolosako Udaleko ordezkari banak eta diseinu alorreko profesionalek osatuko dute lehiaketaren epaimahaia eta urriaren 21ean, larunbata, emango dute ezagutzera irabazlea, Trianguloan egingo den azokan. Goiz horretan bertan adieraziko die emaitza partaide guztiei Casino Elkarteak. Hiru ezaugarri baloratuko dituzte: originaltasuna, teknika eta Mikologikarekiko lotura. Saridunak, garaikurra eta bi lagunentzako afaria irabaziko ditu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!