Nerea Perezek patroi onenaren saria jaso du

Ataria 2023ko urriaren 9a

Nerea Perez, sariarekin. EUSKO LABEL LIGA

Patroi Onenaren EITB Saria jaso du Donostiarra traineruko tolosarrak.

Aurreko astearen bukaeran egin zuten sari banaketa, Bermeon, Hegaluze ontzian. Nerea Perez tolosarrak Donostiarra traineruko patroi moduan Euskotren Ligan egindako lanarengatik jaso du saria, eta Gorka Aranberri Urdaibai traineruko patroiak jaso du CaixaBank Patroirik Onenaren Saria Eusko Label Ligan egindako lanarengatik. Lehen aldia da biek sari hori irabazten dutena, eta garaikurra eta 3.000 euroko txekea jaso zituzten.

Perezek azaldu zuenez, «denboraldi ona egin dugu, banderak irabaziz. Egia da Orion arazo bat izan genuela, eta horren ondoren pixka bat buelta ematea kosta zitzaigula, baina sari honekin gauza horiek pixka bat ahaztu egiten dira».

Argazkia: EUSKO LABEL LIGA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!