Hamasei herrialdetako zaporeak dastatu dituzte Pintxotourrean

Ataria 2023ko urriaren 7a

Hamabost postutan banatuta, hainbat herrialdetako mokaduak dastatzeko aukera izan da Tolosako Alhondegia plazan.

Hamasei herrialdetako zaporeak hamabost postutan. Goizean zehar Alhondegi plazara gerturatu direnek nazioarteko mokaduak probatzeko aukera izan dute "11 herrialde, 11 zapore" lelopean, aurten ere 'Pintxotour interkulturala eta solidarioa' antolatu baitu Zutani elkarteak.

Antolatzaileek azaldu dutenez urtetik urtera zabaltzen ari dira egitasmoa, eta gero eta jende gehiagok hartzen du parte. Nabarmendu dute azokako parte hartzaile guztiak eskualdean bizi direla, eta horrelako ekimenek "lan handia" eskatzen badute ere, "oso baliagarriak" direla jendeak beste kultura batzuk ezagutzeko eta "aurreiritziak gainditzeko".

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!