Futboleko Tolosa CF-ren gizonezkoen lehen taldeak Berazubitik kanpo jokatuko du etxeko partida

Ataria 2023ko urriaren 5a

Zubietan jokatuko da partida, eta oharra zabaldu du Tolosa CF klubak bazkide eta abonatuentzat, bertara joateko garraioa jarriko dutela azalduz.  

Tolosa CF klubak azaldu duenez, «Usabaleko greba dela eta, Berazubiko berdegunean gehiegizko entrenamenduak egin behar izan dira, eta horregatik Tolosa CF-ko gizonezkoen lehen taldeak Berazubitik kanpo jokatuko ditu bere partidetako batzuk». Hori horrela, hurrengo jardunaldiko partida, urriaren 8an, Zubietako Z4 zelaian jokatuko da, 11:30ean hasita. Bere kabuz joan ezin diren bazkide eta abonatuentzat klubak garraioa izango du. Bazkideek edo abonatuek arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara jakinarazi beharko dute klubeko bulegoetan, zuzenean edo telefonoz (943 671 749). Azken eguna bihar, ostirala, izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!