Zerkausia kalea trafikoarentzat itxita

Ataria 2023ko urriaren 2a

Zerkausia kaleko zorua konpondu behar dute eta ondorioz, aste honetan autoek ezingo dute kalea erabili.

Zerkausia kaleko lurzorua konpontzeko lanak hasiko dituzte gaur. Lan horiek burutzeko zuloak egingo dituzte adokinetan eta, ondoren, horiek konpondu eta ondo jarriko dituzte. Lanak goizez egingo dituzte eta arratsaldez, materiala lehortzen utziko dute. Hori horrela, kalea erabat itxita egongo da trafikoarentzat eta ibilgailuek ezingo dute bertatik pasa lanek irauten duten bitartean. Zama lanak egiteko horretara bideratutako lekuak erabili beharko direla esan du udalak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!