Titirijai jaialdiko kartel lehiaketarako lanak egiteko aukera, Topagunean

Ataria 2023ko ira. 25a, 11:57

Topicek antolatuta, ostiral honetan, 17:00etan hasita, 11 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako tailerra egingo dute Tolosako Gazte Topagunean, Titirijai jaialdiko kartel lehiaketan parte hartzeko helburuarekin.

Aurten, lehen aldiz, Titirijai jaialdirako kartel lehiaketa antolatu dute Tolosako Ekinbide Etxeak eta Topic-ek. Uztailean aurkeztu zituzten lehiaketan parte hartzeko bete beharreko baldintzak, eta urriaren 9an amaituko da lanak aurkezteko epea. Mundu liluragarri bat gure eskuartean da gaia.

Bada, gaztetxoei kartel lehiaketan parte hartzera animatzeko, tailerra antolatu dute ostiral honetan, hilak 29, Tolosako Gazte Topagunean. 17:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango duela aurreikusten dute.

Kartel lehiaketaren irabazleak 100 euroko erosketa bonua eskuratuko du Tolosa&Co Merkataritza Elkartearen eskutik. Gainera, parte hartzaile guztien artean, lau lagunentzako sarrerak zozketatuko dituzte Titirijai jaialdiko ikuskizun baterako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!