Titirijai jaialdiko kartela aukeratzeko lehiaketa egingo du Topic-ek

Ataria 2023ko uztailaren 14a

Azaroan ospatuko den Titirijai txotxongilo jaialdia iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute. Urriaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak eta honakoa da gaia: Mundu liluragarri bat gure eskuartean.

Honako hauek izango dira kartel lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

  • Parte hartzaileak: Ikasle guztiek parte har dezakete lehiaketan eta bakoitzak artelan bat baino gehiago aurkeztu dezake.
  • Gaia: Irudiak sortzeko erabili daitekeen teknika librea izango da (argazkia, diapositiba, pintura, marrazki digitala, collage-a, etab.) Hala ere, lehiaketaren gaia txotxongilolaritzari buruzkoa izan beharko da: Mundu liluragarri bat gure eskuartean.
  • Aurkezteko epea: Kartelak urriaren 9a baino lehen bidali beharko dira, informazio honekin: izen-deiturak, helbidea eta telefono zenbakia. Bi eratara bidali daitezke: digitalki, pedagogia@cittolosa.com helbidera, edo fisikoki, Topic-en bertan (Euskal Herria plaza 1, 20400 Tolosa).
  • Kartelaren neurria: A2 tamainakoak izango dira eta digitalki bidaltzekotan JPEG edo PDF formatuan bidali beharko dira, gehienez 10MBko tamaina izan beharko dute eta gutxienez 300 puntu hazbeteko bereizmena (dpi) izan behako dute.
  • Epaimahaia: Epaimahaia txotxongilolaritzan aditu diren artistak eta Titirijai jaialdiko ordezkariak osatuko du.
  • Saria: Irabazleak 100 euroko erosketa bonua eskuratuko du Tolosa&Co Merkataritza Elkartearen eskutik. Gainera, parte hartzaile guztien artean, lau lagunentzako sarrerak zozketatuko dituzte Titirijai jaialdiko ikuskizun baterako.
  • Egile-eskubideak: Saritutako lanaren jabea Titirijai izango da, honen erreprodukzio, argitalpen eta zabalkunde eskubideak izateko.
  • Bilketa: Azaroan zehar, saria jaso edo jaso ez duten guztiek aurkeztutako lanak bildu ahal izango dituzte Topic-en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!