Bigarren eskuko azoka arrakastatsua

Ataria 2023ko irailaren 23a

Bizikleta ugari jarri dituzte bigarren eskuko azokan salgai, eta horiek erostera jende ugari gerturatu da.

Mugikortasun Astearekin eta Asteklimarekin bat eginez, ekintza sorta antolatu dute eskualdeko udalek, gizartean kontzientzia pizteko helburuarekin. Hala, gaurkoan, Zumardia elkartearen eskutik, bigarren eskuko azoka jarri dute Alondegi plazan goizean. Bertan, bizikletak nahiz materiala saldu eta erosteko aukera izan da.

Bizikleta eta material asko izan dela aukeran esan dute antolatzaileek. Izan ere, jende askok eraman du erabiltzen ez zuen bizikleta edo materiala, eta asko izan dira, halaber, horiek prezio baxuan erostea baliatu dutenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!