Ataria TB

Adinik ez dagoela bizikletaz ibiltzeko erakutsi dute

Ataria 2023ko irailaren 15a

Bizikletaz adinik ez ekimena Tolosako adinekoen egoitzetara iritsi da, eta egoiliarrek trizikloetan txangoak egin dituzte Tolosan zehar.

Bizikletaz Adinik Ez ekimeneko kideak Tolosako Iurreamendi eta Uzturre adinekoen egoitzetan izan dira. Hain justu, triziklo bereziak ekarri dituzte, adinekoek horietan txangoak egin ahal izateko.

Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimen horren bitartez, adinekoek beren komunitatearekin konektatzeko aukera dute. Izan ere, trizikloan eserita joan dira, pedalei eragin beharrik gabe, herriko bidegorrian, eta inguruan ziren herritarrak agurtuz. Hasieran erronka berriaren aurrean zalantzati ziren arren, adinekoek gustura hartu dute txangoa. 

Bizikletaz Adinik Ez ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiarekin duten lankidetzari esker burutzen da, eta Tolosakoetara bezala, Gipuzkoako beste egoitzara ere eramango dute proiektua, guztira 129 pertsonak parte hartu ahal izango dutelarik, urrira bitarte egingo dituzte bisitetan. 

Erlazionatuak

Triziklo gainean gustura

Ataria 2023 ira 15 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!