Herri kirolei begira, festen azken egunean

Irati Saizar Artola 2023ko irailaren 10a

Aizkoran eta harri jasotzen saioa eskaini dute, Bedaioko ingurutxoa dantzatu aurretik; gauerdian amaituko dituzte festak, Bedaion.

XXXI. Bedaioko Txirrindulari igoerarekin hasi dute gaurko festa eguna Bedaion. Arratsaldean, herri kirolak ikusteko aukera izan da. Lau kirolarik eskaini dute saioa: Jon Unanue Goenatxo III eta Xabier Aranburu Guzta harri jasotzen aritu dira eta Nerea Sorondo eta Nerea Arruti aizkoran. 

Pixkanaka gerturatu da jendea, eta ingurutxoa egin dute jarraian. Festen azken txanpan, mondejua eta ardi gisatua jatera gerturatu dira Artubi elkartera gauerdian botako duten suziriarekin agurtuko dituzte festak, datorren urtera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!