Bedaiotarrek ez dute aspertzeko betarik izango jaietan

Ataria 2023ko irailaren 6a

Amezketako dantzariek emanaldia egin zuten iaz Bedaioko jaietan; aurten ere bertan izango dira.

Urtero moduan, iluntzeko trikiti doinuak, goizaldetako baratxuri-zopa nahiz igandeko txirrindulari igoera, herri kirol saioa eta ingurutxoa izango dira jaietako ekitaldi nagusiak.

2023ko Bedaioko festen egitaraua:
  • Irailak 8, ostirala
    • 11:00. Meza nagusia.
    • Ondoren. Hamaiketakoa Abaetxen, herriko trikitilariek alaitua.
    • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
    • 18:00. Amezketako dantzarien emanaldia.
    • Jarraian. Tortilla patata lehiaketa (20:00etarako tortilla aurkeztuta). Patatak, olioa, gatza eta arrautzak elkarteak jarriko ditu.
    • 21:00. Zahagi ardoa (Edaria eta kafea herriak jarriko du).
    • Ondoren. Elustondo anai-arrebak goizaldera arte.
    • Goizaldera. Baratxuri-zopa eta txokolatea elkartean.
  • Irailak 9, larunbata
    • 17:00. Ume jolasak frontoian.
    • 19:00. Kontu eta kantu ikuskizuna haurrentzat, Maider Alcelay eta Igor Salaren eskutik.
    • 21:00. Herri afaria (Prezioa 25€).
    • Ondoren. Ansorregi eta Larrañaga eta Izer eta Alabier trikitilariak goizaldera arte.
    • Goizaldera. Baratxuri-zopa eta txokolatea elkartean.
  • Irailak 10, igandea
    • 11:00. Meza nagusia.
    • 12:30. XXXI. Bedaioko Txirrindulari igoera.
    • 18:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Nerea Arruti eta Nerea Sorondo. Harri jasotzaileak: Jon Goenatxo eta Jokin Eizmendi.
    • Jarraian. Bedaioko Ingurutxoa.
    • 20:30. Afaria Artubi elkartean (mondejua eta ardi gisatua).
    • 00:00. Bedaioko jaien amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!