Illargi izan da txapelduna

Ataria 2023ko irailaren 4a

Tolobolei Tolosako XIII. Boleibol Txapelketa irabazi du. Bigarren Garia izan da eta hirugarren Iurre.

Tolobolei elkartetik adierazi dutenez, giro onean jokatu da txapelketa eta parte hartu duten taldeei eskertu diete beraien prestutasuna. Izan ere, larunbatean jokatu zituzten kanporaketak eta finala, eta eguraldiak ez bazuen batere lagundu ere, taldeek euren partidak jokatu zituzten. Aurten Plaza Berria izan da txapelketa jokatu den gunea.

Behin txapelketa amaituta, larunbat gauean Fronton jatetxean elkartu ziren parte hartzaileak. 200 bat pertsona elkartu ziren bertan eta gero festak Tolosako kaleetan izan zuen jarraipena. Toloboleitik nabarmendu dute parte hartzaileen artean izan den giro ona, eta 18 urteko jokalariak zein 50 urtetik gorakoak ere izan direla. «Txapelketak, boleibola praktikatzeaz gain, jendea elkar ezagutzeko balio izaten du», azaldu dute antolatzaileek.

Erlazionatuak

Finalera begira

Ataria 2023 ira 02 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!