Partidetako batzuk jokatzea ez da erraza izan, zaparrada mardula bota baitu eguneko lehen orduetan, baina aurrera jarraitu dute Tolobolei Txapelketarekin. Aurreikusi bezala ari dira partidak jokatzen eta bazkaldu eta gero, 16:00etan jarraituko dute txapelketarekin. Aurreikuspenen arabera, 19:00etan jokatuko dute 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida, eta finala aldiz, 20:00etan izango da.