Tolosako Usabal kiroldegiko langileen greba

Usabal Kiroldegiko langileek Berazubiko lapurreta gaitzetsi dute

Ataria 2023ko abuztuaren 31

Usabal Kiroldegiko langileek martxoan egindako mobilizazioa.

Greban dauden Usabal Kiroldegiko langileek Berazubi estadioan izandako lapurreta euren aldarrikapenen defentsarekin zein grebarekin lotzeko «saiakerak» salatu dituzte.

Maiatzetik greban dauden Usabal Kiroldegiko langileek Berazubi estadioan izandako lapurretaren aurkako «jarrera irmoa» azaldu dute.  Era berean, sare sozialen bidez zabaldu duten oharraren bitartez ekintza hori euren aldarrikapenen defentsarekin zein grebarekin lotzeko «izan daitezkeen saiakerak» gogor salatu dituzte. Langileek esan dute euren lan baldintzen defentsan jarraituko dutela «horretarako zilegi diren tresna zein baliabide guztiak erabiliz», halaber negoziatzen jarraitzen eta gatazkari amaiera emateko euren nahi eta borondatea adierazi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!