Berazubin izan den lapurretak bertan behera utzi du Tolosa CF-en lagunarteko partida

Endika Apalategi Labayen 2023ko abu. 30a, 15:07

Tolosako Ohorezko Erregionalak, Berazubin 19:30ean Croisés Bayonneren aurka jokatu behar zuen lagun arteko partida, bertan behera gelditu da Berazubi zelaiko argi-dorreetako kobrea hautsi eta lapurtu ostean.

Iñaki Martixa, Tolosako CF-ko lehendakariak adierazi duenez, «Berazubi Estadioko eraikinetako eta argi-dorreetako argindarraren kableak lapurtzeko saiatu dira, gaur goizaldean, eta argiteria sistemaren zati handi bat hondatu dute. Argi dago, lapurreta profesional batzuen kontua izan dela».

Goizeko lehen ordutik lanean dira teknikariak, sortutako kalteak neurtzeko eta konponketa lanak martxan jartzeko. Lehen balorazioaren arabera, lanak hilabeteko iraupena izatera iritsi daitezkeela adierazi du Tolosako Udalak. Bestalde, udalak eta eraikina kudeatzen duen enpresak dagoeneko jarri dute gertakarien inguruko salaketa, eta Ertzaintzak eta Udaltzaingoak abiatu dituzte jazotakoa argitzeko ikerketak. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!