Amarotz Auzo Elkartearen 50. urteurrenera 10.000 euroko dirulaguntza bideratuko du udalak

Ataria 2023ko abuztuaren 3a

Uztailaren 27ko osoko bilkuran hartu zen erabakia, EH Bildu eta EAJko hautetsien aldeko botoarekin. Horri lotuta, herriko eragileen urteurrenetarako laguntza lerro berria sortzea onartu zuten, aho batez.

2023-2025 Tolosako Udalaren Diru laguntzen Plan Estrategikoa aldatu ziren azken bilkuran, adostasun osoz. Horri esker, herriko eragileen urteurren ospakizunetara bideratutako diru laguntzen lerro berri bat sortu zuten udalbatzako kideek. Hori horrela, Amarotz Auzo Elkartearen 50. urteurrenera 10.000 euroko diru laguntza bideratuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!