Banatu dituzte txapelak 55. Berazubiko Pala Txapelketan

Endika Apalategi Labayen 2023ko uztailaren 29a

Lopez-Aldasoro, Murua-Goitia eta Loidi-Loidi bikoteek jantzi dituzte txapelak, hurrenez hurren, emakumeen mailako, gizonezkoen bigarren mailako eta gizonezkoen lehen mailako finaletan.

Atzo arratsaldean jokatu ziren 55. Berazubiko Pala Txapelketako finalak. 18:00etan hasita, nesken mailako finala jokatu zuten lehenik: Lopez-Aldasoro bikotea izan zen irabazlea, Karrera-Alberdi bikotea 30-17 garaituta. Bigarren partida, gizonezkoen bigarren mailakoa izan zen. Kasu honetan, Murua-Goitia izan ziren txapela jantzi zutenak Landa-Gereñu bikoteari, 30-15 irabazita. Eta azken partidan, gizonezkoen lehen mailakoan, Loidi anaiak 30-22 gailendu ziren Altuna-Zabala bikotearen aurka.

Erlazionatuak

Berazubi Pala Txapelketako finalak erabakita

Endika Apalategi Labayen 2023 uzt 28 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!