Berazubi Pala Txapelketako finalak erabakita

Endika Apalategi Labayen 2023ko uztailaren 28a

Luluaga-Urdangarin eta Altuna-Zabala, atzo jokatutako finalerdian.

Tolosa CF-k antolatzen duen 55. Berazubiko Pala Txapelketaren finalak erabakita geratu ziren atzo. Gaur, 18:30ean, jokatuko dira finalak.

Gizonezkoen lehen mailako bigarren finalerdia jokatu zuten atzo, Berazubiko frontoian. Altuna-Zabala bikoak 30-28 irabazi zion Urdangarin-Luluaga bikoari oso partida parekatuan, eta finalerako azken txartela eskuratu zuten.

Berazubi Pala Txapelketako finalak, gaur 18:30ean hasita jokatuko dira, eta emakumezkoena jokatuko da lehendabizi. Lopez-Aldasoro VS. Balerdi-Karrera bikoek neurtuko dituzte indarrak.

Ondoren, gizonezkoen bigarren mailako finalaren txanda izango da. Murua-Goitia bikoak, Gereñu-Landa bikoaren aurka jokatuko dute finala.

Azkenik, gizonezkoen lehen mailako finala jokatuko da. Loidi anaien eta Altuna-Zabala bikoaren artean erabakiko da Berazubiko 55. Pala Txapelketaren garailea nor den.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!