Berazubi Pala Txapelketako azken finalistak gaurko partidan erabakiko dira

Ataria 2023ko uztailaren 27a

Aurtengo Berazubi Pala Txapelketaren partida bat.

Tolosa CF-k antolatzen duen 55. Berazubiko Pala Txapelketaren finalak bihar arratsaldean jokatuko dira, eta gaur jakingo da azken finalistak zein izango diren.

Izan ere, gizonezkoen lehen mailako bigarren finalerdia jokatuko da gaur, Berazubiko frontoian, 19:15ean, Altuna-Zabala eta Urdangarin-Luluaga artean. Finalean Loidi anaiak izango dira zain, astelehenean jokatutako finalerdian Luisa anaiei irabazi eta gero.

Gizonezkoen bigarren mailakoen finalerdiak atzo jokatu ziren. Batetik, Murua-Goitia bikoak 30-28 irabazi zion Aldazabal-Sanchez bikoari oso partida parekatuan. Bestetik, Gereñu-Landa bikoak 30-21 irabazi zion Eskudero-Etxeberria bikoari.

Emakumezkoen mailan, ligaxkatik zuzenean Lopez-Aldasoro bikoa sailkatu zen, eta finalerdietan Balerdi-Karrera bikoak lortu zuen sailkapena, Goitia-Muruari irabazi eta gero.

Finalak bihar jokatuko dira, 18:30ean hasita. Emakumezkoena jokatuko da lehendabizi, ondoren gizonezkoen bigarren mailakoa eta azkenik gizonezkoen lehen mailakoa. Ikusleen artean zozketak egingo dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!