Mario Zubiaga, senatura

Ataria 2023ko uztailaren 24a

Argazkia: EH Bildu

Zuzenbidean lizentziatua da tolosarra, eta EH Bilduko senatarietako bat izango da.

Espainiako Kongresurako hauteskundeekin batera, Espainiako Senaturakoak ere egin ziren atzo. Gipuzkoak sei ordezkari izango ditu Diputatuen Kongresuan eta lau Senatuan. Espainiako Kongresuari dagokionez, ondorengoak izango dira ordezkariak: EH Bilduko Mertxe Aizpurua eta Jon Iñarritu; PSE-EEko Rafaela Romero eta Maria Luisa del Pilar Garcia Gurrutxaga; eta EAJko Maribel Vaquero eta Joseba Agirretxea. Senatukoak berriz, ondorengo lauak izango dira: EH Bilduko, Gorka Elejabarrieta, Olaia Duarte eta Mario Zubiaga tolosarra; eta EAJko Luke Uribe Etxebarria.

Tolosarra senatari

1963. urtean Tolosan jaio zen Mario Zubiaga Garate. Zuzenbidean lizentziatua eta Zientzia Politikoetan doktorea da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, politologoa, soziologoa, gizarte-ekintzailea eta Gure Esku dinamikako kidea da. Hainbat liburu argitaratu ditu eta zenbait komunikabidetako iritzi emaile ere aritua da. Lehen aldia izango du senatari modura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!