Kultura Plazara egitasmoa dela eta, Zumarditxikia autoz hustea eskatu dute

Ataria 2023ko uztailaren 17a

Ostiraletik igandera Kultura Plazara jaialdia ospatuko da Zumarditxikian. Asteazken goizean hasiko dira jaialdiaren muntaketa lanak, eta beraz, 8:00etarako atera beharko dira autoak.

Orotara sei kontzertu entzuteko aukera izango da asteburu osoan zehar. Ibil Bedi taldeak emango dio hasiera jaialdiari, ostiralean 22:00etan. Larunbatean Broken Brothers Brass Band taldeak kalejira egingo du eguerdian, eta arratsaldean, DJ Alai tolosarra eta Nhil izango dira oholtzan, 19:00etatik aurrera. David Colomo eta lagunen flamenko doinuek, eta Olaia Intziarte bakarlariaren emanaldiak emango diote amaiera jaialdiri, igandean.

Horrez gain, eskaintza gastronomikoa ere izango da asteburu osoan zehar, AMA eta Carnicas Goyaren eskutik. Gazte artisauen azoka ere izango da, hamar bat posturekin.

Autoak ateratzea

Asteazken goizean hasiko dira jaialdiaren muntaketa lanak, hortaz, Zumarditxikia ibilgailuz hustu beharko da. Uztailaren 19ko 8:00etarako atera beharko dira autoak. Astelehenean egingo dira desmuntatze lanak, eta iluntzetik aurrera autoak berriro ere bertan utzi ahal izatea aurreikusten da. Sortu litezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi die udalak bertako bizilagunei. Era berean, irtenbide batean sakontzeko konpromisoa berretsi du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!