Eneko Lanz izango da ELAK alderdiaren Espainiako Kongresurako zerrendaburua Gipuzkoan

Ataria 2023ko uztailaren 10a

Gipuzkoako ELAK-en Kongresurako zerrendaburua Eneko Lanz Llamas tolosarra izango da. 31 urte ditu eta papergintzako langile eta sindikalista da.

Euskadiko Langileen Alderdi Komunistak (ELAK) Euskal Autonomi Erkidegoko 3 lurraldeetako eta Nafarroako Foru Erkidegoan hautagaitzak aurkeztu ditu Uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorretarako. Estatu mailan antolatzen den PCTE alderdiaren parte da ELAK, eta estatu mailan 33 probintzia-barrutitan izango du hautagaitza.

Gipuzkoako ELAK-en Kongresurako zerrendaburua Eneko Lanz Llamas tolosarra izango da. 31 urte ditu eta papergintzako langile eta sindikalista da. Astor Garcia Suarez PCTE-ko idazkari nagusia izango da Gobernuko presidente izateko hautagaia. «Alderdi komunista hautagarri bakartzat aurkezten gara Gipuzkoan eta PCTE aurkezten den Estatuko barruti guztietan», adierazi dute ELAK-eko ordezkariek. 

Euskadiko Langileen Alderdi Komunistak adierazi duenez, Sumar alderitik kanpo, paktu sozialaren aurka eta langileriaren auto-antolaketaren aldeko espazio politikoan kokatzen du bere burua. «Estatuko langile ororen antolakuntza-batasunaren aldeko apustu irmoa egiten dugu, maila hartan antolatzen den burgesia espainiarrari eta bere politikari oposizio egiteko ez baitago beste erarik», nabarmendu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!