Festan jarraitzen du auzoak

Irati Saizar Artola 2023ko uztailaren 1a

Haurrek puzgarrietan eta jolasetan aritzeko aukera izan dute goizean; bien bitartean, Konponezinak txarangako kideak kaleak alaitzen aritu dira.

Konponezinak txaranga irten da goizean Amarozko kaleetara, auzoari festetan daudela gogoraraztera. Ordurako, haurrak prest ziren puzgarri eta jolasetan parte hartzeko. Buruhandiak ere atera dira kalera; korrika saioren bat edo beste egin behar izan dute batzuek, zartakoetatik libratzeko. Jai giroan hasi dute goiza eta ez dute asmorik etxera joateko, oraindik ere festan geratzeko motibo bat baino gehiago badituztelako.

Egitaraua

  • Gaur
    • 15:30. Haurrentzako puzgarriak eta jolasak.
    • 16:30. Auzokoen mus txapelketa.
    • 17:00. Ping-pong txapelketa.
    • 19:30. Sagardo dastaketa.
    • 21:30. Parrillada.
    • 23:00. Worker shoes musika taldea eta ondoren DJ Andoni.
  • Uztailak 2, igandea
    • 09:30. Diana Tolosako Udal Txistulariekin.
    • 11:00. Auzoko 'Encaje de bolillo' erakusketa.
    • 12:00. Auzoko danborrada Konponezinak-en eskutik.
    • 15:00. Bazkaria Konponezinakek girotuta, eta karta-jokoen sari banaketa.
    • 16:30. Bingoa.
    • 18:30. Toka txapelketa eta oliba hezur jaurtiketa.
    • 20:00. Sardina jatea.
    • 22:00. Su artifizialak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!