San Joanak ospatu berri, jaien inguruko balorazioa egiteko bilera irekia deitu du Tolosako Udalak. Hitzordua datorren asteartean izango da, uztailaren 4an, 19:00etan Kultur Etxean. Tolosar guztiak bertaratzera gonbidatzen ditu udalak, ekarpenak egin eta igaro berri diren festen inguruko balorazioa egiteko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?