Xabier Zelaia txistulari tolosarra omendu dute

Ataria 2023ko ekainaren 27a

Tolosako San Joan eguneko Udal Txistulari Bandaren eta Udal Musika Bandaren kontzertuan egin zioten omenaldia hilaren 22an erretiroa hartu zuen Xabier Zelaia 'Txirrita' txistulariari.

Iaz, 50 urte egin zituen Tolosako Udal Txistulari Bandan, Juan Jose Agirre 'Ttanbor' atabalariarekin batera. Urtebete beranduago, erretiroa hartu du eta pasa den larunbatean, San Joan egunean, omenaldia egin zioten Tolosako Udal Txistulari Bandak eta Udal Musika Bandak, Iruñeko Txistulari Bandarekin batera egin zuten kontzertuan. Tolosako Udalaren izenean, Andu Martinez de Rituerto alkateak ere oroigarri bat eman zion Zelaiari.

Argazkiak: Arri Studio.

Erlazionatuak

50 urte, familia giroan

Imanol Garcia Landa 2022 uzt 24 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!